XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina badakit, eta besteok ere badakizue, lehenik bizi dugulako eta gero aski maiz pentsatu dugulako, gaurko hiritan zeregin mota bakoitzeko egile asko dagoela, eta egilegaiak ere geroz eta gehiago direla.

Ugaritasuna, egile eta egilegaien mailakoa, bereziki izango litzateke hiritar pertsonartean.

Bilboko Alde Zaharreko Sendeja kalean labur laburki eramandako l.l.i.-k egile eta egilegaien ugaritasuna errez errez azaltzen digu.

Aitzitik, egun, euskal herri txiki batean (Munitibar, Santengratzia, Erro, Moreta, Ataun, Bidarrai, esatebarako, zeinetan behaketa bera iadanik egina dut) egile gutxi, egilegai gutxiago azaltzen zaio etnologoari, eta, gainera, lurrerri hauetako biztanleko espazio bizigarria hiri haundietakoaren aldean haundiagoa da.

Ugaritasunak ez daramatza berarekin pertsonarte baten ezaugarri oinarrizko guztiak: espazioa, denbora, lanpostua, etb.

Baina, hiritarrak ugari, oso ugari, orainarte ezagutu ez den bezala ugari, direlakoaren mailan bego une honetako gure pentsamendu biltzailea.

Ruicosa antenajartzaile dendako emakumezko heldu saltzailea, 10:55/11:20/ L.l.i./ Pentsamendua / L.l.i./ BILBO.